Amerikar Ligako Mendebaldeko Dibisioa

Amerikar Ligako Mendebaldeko Dibisioa AEBetako Beisbol Liga Handiak banatzen diren sei dibisioetako bat da, baita Amerikar Ligako hiru dibisioetako bat ere. Dibisioa, gaur egun, lau taldek osatzen dute, Liga Nagusietako dibisioen artean talde gutxien dituena delarik, garai batean, 1994ko moldaketaren aurretik 7 talde ere izatera iritsi zen arren. Dibisio honetako taldeak AEBetako mendebaldeko kostaldekoak diren arren, Texas estatua eta Chicagoko hiria bezain ekialdeko tokietan ere izan zituen taldeak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search